XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EUSKALDUNTZEA Dorretxe AEK EuskaltegiaLokal batean finkatzearen beharra ikusita, pisu eder bat aurkitu ondoren, joan zen ikas turtean (1986-87) euskaltegiaren helbidea eta izena aldatu ziren.
1986-87 Ikasturtean 3 talde egon ziren.
Baina, euskaltegi honen helburuak, klaseak ematea bakarrik ez denez beste zenbait ekintza antolatu ziren, adibidez: Bertsolari jaialdi bat.
(Legazpiko jaietan).
Arrakasta handia izan zuen.
* Beste leku batzutan antolatu ziren euskararen aldeko ekintzak herrian zabaltzea.
(Argia eguna, AEKlarre, etab...).
* Baina, seguru aski, ekintza inportanteena KORRIKA 5 antolatzea izan zen.
Honek izan zuen arrakastagatik eta mobilizatu zuen jendearen kopurua ikusita, Legazpin antolatu ziren ekintza guztien artean, garrantzitsuena izan zela esan daiteke.
1987-88 Ikasturtean, Fausti Razkin eta Mª Jesus Aztiria ari dira lanean.
Bai irakasle nola arduradun bezala, beraien helburua euskaltegia aurrera eramatea da; beraz euskal giroa gehitzea eta euskara ahal den leku guztitara heltzea.
Ikaslegoari dagokionez, bi talde sortu dira.
Hoietako bat erreleboko taldea da.
Eta bere ordutegia, Lan-ordutegiaren arabera moldatu dute.
Bestea gauez etortzen den taldea da.
Aurten, ihaz antolatu ziren ekintza berdinak aurrera eramango dituzte.
Horrez gain Euskal Txoko barruan daudenez, beste ekintza batzuk aurrera eramango dituzte; Euskal Txokoak antolatzen dituenak, alegia.
Hau dena aurrera eramateko ikasleek ordaintzen duten matrikulaz (10.000 pzt) baliatzen dira.
Ihaz HABEtik subentzio txiki bat jaso bazuten ere, aurten ezeztatu egin diete.
Bestalde, zorionez, ihaz lortu ez zuten Udaletxeko diru-laguntza aurten, defizita kubritzeko behintzat, lortu dute.
EGOITZA: Arantzazu 3-3.a.
Dorretxe Euskaltegia AEK barruan dagoenez, AEKk dituen planteamentuekin edo arauekin funtzionatzen du.
Euskerazaintza Euskerazaintza Euskaltegia 1981. Irailaren 1ean hasi1987. urtean 16 ikasle helduri eman zaizkie klaseak eta hamarretik hamaseira bitarteko hogeita hamabosti.
Datorren urterako irakaslegoa eta ikasle kopurua gehitzea eta kalitatea hobetzea dute helburu.
Zuzendaria: Iñaki Azarola
Arduradunak: Agustin Beloki Bittor Gabiria Bitoriano Arizti
Irakasleak: Arantxa Esteibar Inaki Azarola
Egoitza: " Batzokia " Nafarroa, B
Fundazio moduan funtzionatzen du eta Gida Batzordean udaletxeko ordezkariek eta euskaltegiko ordezkariek osatzen dute, nahiz eta ikasleen ordezkaritza hutsik egon.
Gida batzordea hilero biltzen da euskaltegiko arazoez eztabaidatu eta erabakiak hartzeko.
Gaiak era askotakoak izaten dira: ekonomia edo kudeaketa mailakoak, didaktika arlokoak, lan arazoak... e.a.